Lege-oharra

Sarrera

Webgune hau www.fineco.com, www.fineco.com.es, www.fineco.es eta www.grupofineco.es domeinuen barruan dago. Domeinu horien titularrak Fineco Taldea eta bere Sozietateak dira. Sozietate horiek, aurrerantzean Fineco Taldea-ren barruan egongo direnak, honako hauek dira: Fineco S.V, S.A (C.I.F A-48149702), G.I.I.C. Fineco S.G.I.I.C, S.A.U. (C.I.F A-48436463) eta Fineco Previsión Gestora de Fondos de Pensiones S.A.U. (C.I.F A-47479993) -Plaza Federico Moyúa 4,2ªpl., Bizkaia, Espainia-, eta Fineco Patrimonios S.G.I.I.C, S.A.U. (C.I.F A-86074275) –Velázquez 47, Madrid, Espainia-..

Lege-alderdiak eta Baldintzak

Ondoren azaltzen diren Baldintza Nagusiak arretaz irakurtzeko eskatzen dizugu. Izan ere, goian aipaturiko helbideetako edozeinetara eta euren web-orrietako eduki, datu eta informazio ugarietara (Webgunea aurrerantzean) sartu ahal izateko, baldintza horiek guztiak onartu behar baitira. Haietan jasotako edukiekin ados ez bazaude, Webgunea ez erabiltzeko eta bere web-orrietan ez nabigatzeko eskatzen dizugu.

Baldintza Nagusi horiek Fineco Taldeak erabiltzaileen eskura jartzen duen Webgunearen erabilpena arautzea dute helburu. Aipatutako helbideetako zein loturiko webguneetako edozeinetan sartzen zaren bakoitzean, hemen azaltzen diren alderdi eta baldintzak berrikustera gonbidatzen zaitu Fineco Taldeak. Era horretara izan ere, edukien gainean egindako aldaketak, eguneraketak edota ezabaketak ezagutuko baitituzu une oro. Fineco Taldeak, bestalde, egindako azken eguneraketaren data jartzen du goiburuan, Erabiltzaileak existitzen den azken bertsioa zein den jakin ahal izateko.

Webgune honetako edukia euren egoitza lurralde nazionalean daukaten inbertsiogileei zuzentzen zaie. Horrela bada, Fineco Taldeak ez du erantzukizunik izango hirugarren ez-egoiliarrek egiten duten edukien erabilpenaren gainean, ez eta Europar Batasunaren barruko zein kanpoko beste herrialdeetako indarreko legeria aplikatzeagatik erator litezkeen sarbide eta erabilpen mugatuen gainean ere.

Baldintza Nagusi horietan aldaketak egin ahal izango dira. Fineco Taldeak izan ere, edozein unetan eta aurretiaz jakinarazi beharrik gabe, baldintza horien zati bat zein baldintza guztiak eguneratu, aldatu edota ezabatu ahal izango ditu, eta bai bestelako baldintza orokor zein partikularrak, erabilpenerako politikak, abisuak, disclaimerrak eta aplikatzekoak diren edukiak ere. Halaber, edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe, Fineco Taldeak Webgunearen egitura, aurkezpena, konfigurazioa eta kokapena aldatu ahal izango ditu. Era berean, zerbitzua aldi batez zein betiko eten eta bertan behera utzi ahal izango du, edo bere jarduteari utzi ere. Horrenbestez, Erabiltzaileak egoera horietako edozeinengatik erreklamazioa egiteari uko egiten dio batetik, eta bestetik, onartu egiten du, Fineco egoera horietatik erator litezkeen erantzukizunetatik salbuetsita dagoela.

 

Sarbidea eta Erabilpena

www.fineco.com, www.fineco.com.es, www.fineco.es eta www.grupofineco.es Fineco Taldean erregistraturiko domeinuak dira. Aipatu domeinuak ezin izango dira erabili Fineco Taldearenak ez diren bestelako produktu eta zerbitzuetan, ez eta hirugarrenengan nahasmena sorrarazi edo Fineco Taldearen izen ona kaltetu lezaketenetan ere.

Erabiltzaileak aitortu eta onartu egiten du, Webgunerako sarbidea eta bere edukien erabilera askatasunez eta kontzienteki egingo dituela, eta halaber, erantzukizuna bere gain hartzen du. Era berean, legeak, trafikoko erabilerak eta baldintza hauek betetzera behartzen du bere burua. Beraz, Fineco Taldearen aurrean edo hirugarrenen aurrean erantzun beharko du, aipatu betebeharrak ez betetzearen ondorioz edozein kalte-galera sorrarazten denean.

Fineco Taldeak ez du erantzukizunik izango, Erabiltzaileak edota hirugarrenek helburu partikular edota espezifikorekin egin lezaketen erabileraren gainean -erabilera hori iruzurrezkoa den ala ez-, eta halaber, ez du erantzukizunik izango, edukietan egon litezkeen errore, hutsegite edota zehaztasunik ezaren gainean edota eurek adierazitako iritzietatik eratortzen diren ondorioen gainean.

Webguneko edukia informatzeko baino ez da, eta ez da loteslea. Hortaz, ez da bermatzen datuak eta informazioa zehatzak eta eguneratuak direnik. Web honek ez du inbertitzeko inolako gomendiorik ez edota aholkurik eman nahi. Beraz, bertan dauden edukiak ez dira oinarritzat hartu behar inbertsioak egiteko edota erabakiak hartzeko orduan. Fineco Taldeak jakinarazi nahi dizu, inbertsioaren zati bat edo inbertsio osoa galtzea gerta daitekeela, eta era berean, aurreko inbertsioetan etekinak lortu izanak ez duela esan nahi etorkizunean ere etekinak lortuko direnik. Ildo horretan, Fineco Taldeak beharrezkoak diren giza-baliabideak eta baliabide materialak jartzen ditu Erabiltzailearen eskura, harremanetan jarri ahal dadin edozein inbertsioren gainean erabakirik hartu aurretik. Horrela, behin Fineco Taldeak onesten duenean, aholkularitza profesionala, bere neurrirakoa eta pertsonalizatua eskaintzen dio Erabiltzaileari.

Webguneko eduki, informazio, datu, edota iruzkinek ez dute inolaz ere eskaintza, onarpen edota horien bien eskabidea sorraraziko, ez eta baloreen salerosketarena edo erlazionaturiko bide finantzarioena ere. Fineco Taldeak, Webguneko informazioa, datuak eta edukiak fidagarritzat jotzen diren iturrietatik lortu baditu ere, ezin du bermatu informazio hori guztia zehatza eta osotua denik, ez eta eguneratuta dagoenik ere. Hortaz, Fineco Taldeak ez du bere gain hartuko gai horren inguruko inolako erantzukizunik. Webgunean aipatzen diren aktibo finantzarioetako edozeini dagokionez, Fineco Taldeak informatzen du, Erabiltzaileak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean (http://www.cnmv.es) eta Erakunde Publiko edota Ikuskatzaileetako edozeinetan jasotako informazioa kontsultatu behar duela, edo, hala dagokionean, aktibo finantzarioaren Entitate Jaulkitzailean jasotakoa ere.

Erabiltzaileak Webgunearen eta bere edukien erabilpen egokia eta legezkoa egiteko konpromisoa hartzen du, eta beraz, ez ditu haiek manipulatu, kopiatu, erreproduzitu edo banatuko; ez ditu datuak erabiliko eta ez da baimenik gabe haietara sartuko. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du, Fineco Taldearekin sinaturiko kontratu batean jasotako aldez aurretiko baimena ez existitzekotan, sarbide mugatua duten Webguneko baliabide eta eremuetara ez dela sartuko. Halaber, konpromisoa hartzen du, Webgunean instalaturik dagoen edozein babespen-gailu edota segurtasun-sistema ez ezabatu, aldatu, saihestu edota manipulatzeko, Webguneko sistematan kalterik ez sorrarazteko, edo Fineco Taldearen eta bere hornitzaileen iturburu-kodeetara edo gailuetara ez sartzeko. Azkenik, konpromisoa hartzen du, Fineco Taldearen aurretiazko idatzizko baimenik ez edukitzekotan, ez duela Webguneari edota bere edukiei buruzko erreferentziarik erabiliko berea edota hirugarrenena balitz bezala.

 

 

Fineco Taldeak jakinarazten dizu, Webguneko eduki guztiak -testuak, irudiak, soinuak, fitxategiak, informazioa, datuak, markak, logotipoak, koloreen konbinazioa edo bestelako elementuena, egitura eta diseinua, materialak aurkezteko era, eta bai webgunea funtzionatzeko, erabiltzeko eta bertara sartzeko beharrezkoak diren ordenagailuko programak ere-, Taldearen eta bere hornitzaileen jabetza industrial eta intelektualekoak direla, eta beraz, dagozkien jabetza industrial eta intelektualeko eskubideen babespean daudela. Edozein erabilpen desegoki gertatzekotan, indarreko legeria aplikatuko da.

Erabiltzaileak dena den, jabetza industrial eta intelektualeko eskubideei jarraiki beti ere, Web-eko eduki eta orri oro erabili ahal izango ditu helburu pertsonal, pribatu eta irabazi asmorik gabekoekin, eta halaber, eduki eta informazio horiek deskargatu, biltegiratu, kopiatu eta inprimatu egin ahal izango ditu. Edozelan ere, paragrafo honetan adierazitako salbuespenarekin, debekaturik dago Web-eko edukiak, zatika zein osorik, eta euren diseinua, hautaketa eta txertatutako materialak aurkezteko era erreproduzitzea, eraldatzea, banatzea, publikoki komunikatzea, publikoaren esku jartzea eta ustiatzea, edozein prozeduraren bitartez. Halaber, debekaturik dago gure Webgunearen eta bere zerbitzuen funtzionamendurako, sarbiderako eta erabilpenerako beharrezkoak diren ordenagailuko programak deskonpilatzea, desmihiztatzea, igortzea, itzultzea, hirugarrenei lizentzia saltzea, eta edozein prozeduraren bidez, programa horietatik eratortzen diren obrak egitea ere. Debekaturik dago era berean, aipatu programak zatika zein osorik edozein prozeduraren bidez ustiatzea.

Erabiltzaileak ezin izango du inolaz ere izaera pertsonaleko edota finantzarioko datuak deskargatu, kopiatu eta inprimatu, baldin eta datu horien titularra ez bada, edo indarreko legeriaren arabera horretarako baimena ez badu. Fineco Taldeak jakinarazten dizu, datu horietarako sarbidea lortzekotan, ez dituzula inolaz ere erabili behar, eta zehazki, ez dituzula gorde, kopiatu, zabaldu edota banatu behar. Areago, horren berri emateko eskatzen dizugu, hala atencionalcliente@fineco.com kanalaren bidez zein Web-eko Bezeroarentzako Arretarako telefonoaren bidez.

Fineco Taldeak Erabiltzaileari edozein eduki, dokumentazio edota informazio erabiltzeko berariazko baimena eman ahal izango dio idatziz, helburu pertsonalak, pribatuak eta irabazi asmorik gabekoak ez diren beste helbururekin beti ere. Erabat galarazita dago Webguneko eduki, ohar, eta Taldearen aldeko jabetza-eskubideei buruzko edozein erreferentzia aldatu, eraldatu edota ezabatzea.

Halaber, aurretiaz Fineco Taldearen idatzizko baimena jaso ezean, Erabiltzaileak ezin izango du Fineco Taldearen inolako marka komertzial, logotipo edota izen komertzialik erabili. Edonola ere, Erabiltzaileak onartu beharko du, Fineco Taldearen edozein marka komertzial, logotipo edota izen komertziala erabiltzeko baimena lortuta ere, ez duela inolako eskubiderik izango jabetza industrial edo intelektualari dagokionez.

Fineco Taldearen edo bere bezeroen irudian, izen onean edota ospean kalteak eragingo balitu, bere ekintzen ondorioen erantzule izango da Erabiltzailea.

 

 

Fineco Taldea ez da Erabiltzaileak edota hirugarrenek helburu partikular edota espezifikorekin egin lezaketen Webgunearen eta bere eduki, datu eta informazioaren erabileraren erantzule -erabilera hori iruzurrezkoa izan ala ez-, eta halaber, ez du erantzukizunik izango, egon litezkeen errore, hutsegite edota zehaztasunik ezarengatik edota Web-aren edo beste kanal baten bidez adierazitako iritziengatik. Fineco Taldea halaber, ez da erantzule izango gastu edota erreklamazioak sorrarazten dituzten zuzeneko zein zeharkako kalte-galerak gertatzen direnean Webgunea eta bere eduki, datu edota informazioak erabiltzeagatik. Horien barne hartzen dira informatika-sistemetan eragindako kalteak, birusen sartzeak edota programen instalazioa. Fineco Taldeak jakinarazten dizu, arkitektura teknologiko egokia eta behar beste babes-neurri egoki zein birusak detektatu eta ezabatzeko sistema eta programak darabiltzan arren, ezin duela ez kontrolatu ez eta erabateko fidagarritasunez bermatu ere birus informatikorik edota programarik ez dagoela Webgunearen bitartez eskaintzen diren zerbitzuetan.

Webgunean eskaintzen diren bestelako webgunetarako loturei dagokienez, Fineko Taldeak ez du haietara konektatzetik edota euren eduki eta zerbitzuetatik erator litezkeen ondorioen ardura hartuko. Era berean, Taldea ez da hirugarrenen web-orrietatik ipintzen diren gure webgunerako loturen eta euren funtzionamenduaren erantzule. Fineco Taldeak jakinarazten dizu, Erabiltzailearen eskura jartzen dituen loturak aldez aurretik egiaztaturikoak direla, eta indarreko legeria betetzen dutela. Dena den, Fineco Taldeak inola ere ez du lotura horien edukien ardura hartuko, izan ere ez baititu horiek baimentzen eta ez ditu bereak bailiran bere gain hartzen. Erabiltzaileari jakinarazi nahi diogu, konexioaren eta edukien erabilpenaren arriskua bere gain hartu behar duela aurrerantzean, erabilpen hori zuzena, lotura bidezkoa ala bestelako bideren bidezkoa izan. Halaber, informatzen diogu, Fineco Taldea ez dela inolaz ere edukiak erabiltzeagatik edota zerbitzua edota sarbidea eteteagatik sor litezkeen galdera, kalte edo erreklamazioen erantzule izango.

Fineco Taldeak uko egiten dio baimenik gabeko hirugarrenek Webeko zerbitzuaren bitartez erabilgarri dagoen informaziora sartzeagatik erator litezkeen kalte-galeren ardura hartzeari.

Webean txertaturiko hirugarrenen edukiei dagokienez, Fineco Taldeak jakinarazten dizu, eduki horien editorea ez den neurrian, ezin duela euren zilegitasuna, fidagarritasuna, egiazkotasuna, zehaztasuna eta eguneraketa bermatu. Horrenbestez, Fineco Taldea ezin da sor litezkeen kalte-galeren erantzuletzat hartu.

Fineco Taldeak ez du bermatzen Webgunearen funtzionamendu etengabea eta akatsik gabea, ez eta lineena eta softwarearena edota bere edukiena. Halaber, Fineco Taldeak, aldez aurretik abisatu beharrik gabe, eduki, datu eta informazioetarako sarbidea eta euren erabilgarritasuna eten ahal izango du aldi batez zein behin betiko. Fineco Taldeak, behin gorabeherak detektatzen dituenean edo hirugarrenengandik euren berri jasotzen duenean, eskura dauzkan baliabide tekniko eta giza-baliabide guztiak abiaraziko ditu eta beharrezkoak diren esfortzu guztiak egingo ditu, aipatu gorabeherak konpontzeko, eta hala dagokionean, ahalik eta lasterren ebazteko ere..

(*) Fineco Taldeak barne hartzen ditu bere sozietate, langile, zuzendari eta atxikitako langile eta eragile baimendu guztiak.

 

Araudi eta Jurisdikzio aplikagarriak

Erabiltzaileak Webguneari buruzko Baldintza Nagusi hauek guztiak irakurri, ezagutu eta onartu egin dituela aitortzen du. Inoiz bi aldeetako batek ez badu Baldintza Nagusietako bat edo gehiago bete daitezela eskatzen, egoera hori ez da eskuratutako eskubidetzat hartuko, eta ez da ulertuko gainerako klausulak betetzeari uko egiten zaionik edo bi aldeen eskubideen murrizketa dakarrenik.

Gatazkak sortzen direnean, Web zerbitzua zein aplikatzekoak diren Baldintza Nagusiak Espainiako Legearen menpe egongo dira.

Webgunerako sarbidea, bere erabilpena, diseinua, edukiak, informazioa, datuak eta oro har Webgunearekin eta bere Baldintza Nagusiekin lotura duen edozein elementuri buruzko gatazkarik ebatzi behar izatekotan, Fineco Taldeak eta Erabiltzaileak berariaz uko egiten diote beste edozein forurengana jotzeari. Horrenbestez, Bizkaiko eta Euskadiko Epaitegien eta Auzitegien jurisdikzioa onartzea hitzartzen dute biek ala biek.