Bezeroaren defentsa

Sarrera

Fineco Taldeak mekanismo sorta bat erabiltzen du, bere bezeroen zein taldearekin harreman komertzialak dituzten hirugarrenen kexak eta erreklamazioak azkar eta era egokian kudeatu eta tramitatuko direla bermatzeko.
Mekanismo horiek komunikazioetan eraginkortasuna, koordinazioa eta segurtasuna bermatzea dute helburu, eta aldian-aldian, taldeko zein kanpoko aditu independenteek berrikusi eta ikuskatzen dituzte.

Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua

Indarreko legeriari jarraiki, giza baliabidez, baliabide teknikoz eta antolaketa-baliabidez osaturiko Departamentua dauka Fineco Taldeak, ahalik eta independentzia handienaz, Fineco Taldearen eta bezero eta hirugarrenen artean bitartekari gisa aritzeko. Inbertsiogilearen Defentsa eta Babeserako Araudian azaltzen den moduan, Departamentu/Unitate horrek ez dauka erreklamazioak ebazteko eskumenik; bai ordea, erakundearen eta bezeroaren artean bitartekari gisa aritzekoa. Horrela, Taldeko sozietate guztien finantza-zerbitzuen eskaintzari dagokionez, bezeroek dauzkaten eskubide eta interesak hautsi izanaren ondorioz erreklamazioak edota kexak sortzen direnean, euren tramitazioa eta jarraipena egiteaz arduratzen da aipatutako departamentua (13. art.).

Fineco Taldeko Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua, bai eta titularra ere, CNMVn erregistraturik daude, eta euren datuak www.cnmv.es webgune ofizialean kontsultatu daitezke. Horrez gainera, komunikazio edo erreklamaziorik tramitatu nahi izanez gero, ondoko kanaletako edozein erabil daiteke:

Harremanetarako datuak:
Helbidea: Federico Moyua Enparantza 4-2.Solairua 
48009 BILBO
Bulegoko ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00 - 19:00
Departamentuko titularra: Amaia Carrera
Harremanetan jartzeko kanalak:
Tel.: +34 94 4000 300
Faxa: +34 94 4000 343
e-posta: atencionalcliente@fineco.com

Bezeroaren Defendatzailea

Indarreko legeriari jarraiki, Bezeroaren Defendatzailea jartzen dugu halakorik behar duten pertsonen eskura. Independentziaz jarduten duen hirugarren bat da, eta lan-esperientzia luzea eta sona handia dauzka. Figura hori CNMVn erregistraturik dago, eta beraz, www.cnmv.es webgune ofizialaren bitartez jo daiteke bertara.

Bezeroaren Defentsarako Araudia

Indarrean dagoen legeriari jarraiki, Bezeroaren Babeserako Araudia jartzen dugu bezeroen eta hirugarrenen eskura. Bezeroek pdf formatuan deskargatu (Adobe Acrobat) dezakete, edota Bezeroarentzako Arreta Departamentuari idatziz eskatu.

Bezeroaren Defentsarako Prozedura

Fineco Taldeak bezeroei jakinarazi nahi die, dagokion Bezeroaren Defentsarako Prozedura badaukala, eta bezeroen eskura jarriko duela eskatzen duten guztietan, Bezeroarentzako Arretarako Departamentuaren bidez.

Erakunde Ofizialak

Horrez gainera, zerbitzu mota zein den, inbertsiogileek izaera ofizialeko beste erakunde batzuetara jo dezakete, euren eskubide eta interesekin loturiko edozein argibide eske. Hona hemen horietako batzuk:

Madrileko helbidea: Paseo de la Castellana 19
28046 Madril
Bulegoko ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00 - 19:00
Harremanetan jartzeko kanalak: Tel.: 902 149 200
Faxa: +34 91 585 17 01
e-posta: inversores@cnmv.es

Bartzelonako helbidea: Passeig de Gràcia 19
08007 Bartzelona
Bulegoko ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 9:00 - 19:00
Harremanetan jartzeko kanalak: Tel.: 902 149 200
Faxa: +34 93 304 73 10
e-posta: inversores@cnmv.es

Helbidea: Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria - Gasteiz (Araba)
Harremanetan jartzeko kanalak: Tel.: 945 019 350
Faxa: +34 945 019 415
e-posta: epsv@ej-gv.es