Fineco Sociedad de Valores, S.A

34/2002 Legea, uztailaren 11koa, informazio eta merkataritza elektronikoaren gizarteko zerbitzuei buruzkoa

Indarreko araudiari jarraiki, eta Informazio orokorra emateko beharra betetzeko, Fineco Taldeak jakinarazten du, 1984ko urtarrilaren 18an FINECO SOCIEDAD DE VALORES SA Inbertsio-zerbitzuen enpresa eratu zela. Entitate horrek Bilbon dauka egoitza soziala (Federico Moyua Enparantza 4 - 2. solairua), eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren baimena jaso du. Aipatu enpresa Bizkaiko Merkataritza Erregistroa n inskribatu zen (1350 liburukia, 887 liburua, Sozietateen 3. atala, 42. orria, 8584 zenbakidun orrialdea, 1. Inskripzioa) A-48149702 IFZrekin. Halaber, CNMVren (Balore Merkatuko Batzorde Nazionalaren) Balore-sozietateen Erregistro Berezian inskribatu zen 1991ko azaroaren 12an, 077 erregistroko zenbaki ofizialarekin.

Ikus "Jardueren programa”

KAUDIMEN-TXOSTENA

Fineco Sociedad de Valores SAk jakinarazten dizu,

ikus “Urteko Kaudimen-txostena”

FOGAINFOGAIN (Inbertsioen Berme-fondoa)

Fineco Sociedad de Valores SA, abuztuaren 3ko 948/2001 Errege Dekretuak sortutako FOGAINi (Inbertsioen berme-fondo orokorrari) atxikita dago. Berme-fondo horrek kalte-ordainen estaldura eskaini nahi die ESISetako bezeroei eta Inbertsio Kolektiboko Instituzioen Sozietate Kudeatzaileetako zorroen kudeaketa diskrezionaleko kontratuak sinatu dituzten bezeroei, baldin eta entitate horiek hartzekodunen konkurtso egoeran sartzen diren edo kaudimen-gabezia aitorpena egiten duten kasuetan. Bi kasu horietakoren bat ematen bada, eta horren ondorioz, bezeroari ezin bazaizkio entitatearen esku utzitako balioak edo eskudirua itzuli, FOGAINek bezero horiei estaldura eskaini eta 100.000 eurorainoko kalte-ordaina emango die.

Jokaerari buruzko Barne Araudia

Fineco Sociedad de Valores SAn jokaerari buruzko barne araudi bat daukagu, Balore Merkatuko Batzorde Nazionalaren aurrean aurkeztu duguna. Barne araudi hori jarraiki, arduraz eta gardentasunez jardungo dugu Finecon, garatzen ditugun jarduerak bezeroen onerako izango direla bermatzeko. Horrela, bezeroen interesak geureak balira bezala zaindu, eta balore-merkatuetako jokabide-arauak errespetatu nahi ditugu, baldin eta arau horiek gure jardueretan ezartzekoak badira.