GIIC FINECO SGIIC, SA

34/2002 Legea, uztailaren 11koa, informazio eta merkataritza elektronikoaren gizarteko zerbitzuei buruzkoa

Indarreko araudiari jarraiki, eta Informazio nagusia emateko beharra betetzeko, Fineco Taldeak jakinarazten du, 1990eko uztailaren 6an GIIC FINECO SOCIEDAD GESTORA DE INSTITUCIONES DE INVERSIÓN COLECTIVA SA Inbertsio Kolektiboko Erakundeen Entitate Kudeatzailea eratu zela. Entitate horrek Bilbon dauka egoitza soziala (Ercilla kalea 24. 2.solairua., 48011 Bilbo), eta CNMV-Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren berrikuspenaren mende jarduten du. Aipaturiko entitatea Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatu zen (BI-48 liburukian, 29. Orrian, 1. Inskripzioan) A-48436463 IFZrekin. Halaber, CNMVren (Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren) Inbertsio Kolektiboko Erakundeen Sozietate Kudeatzaileen Erregistroan inskribatu zen 1990eko abuztuaren 16an, erregistroan 132 zenbaki ofiziala duelarik.

Ikus "Jardueren programa"

FOGAIN (Inbertsioen Berme-fondoa)

GIIC Fineco SGIIC SA, abuztuaren 3ko 948/2001 Errege Dekretuari jarraiki sortu zen FOGAIN- Inbertsioen berme-fondo orokorrari atxikita dago. Berme-fondo horrek kalte-ordainen estaldura eskaini nahi die ESISetako bezeroei eta Inbertsio Kolektiboko Instituzioen Sozietate Kudeatzaileetako zorroen kudeaketa diskrezionaleko kontratuak sinatu dituzten bezeroei, baldin eta entitate horiek hartzekodunen konkurtso egoeran sartzen diren edo kaudimen-gabezia aitorpena egiten duten kasuetan. Bi kasu horietakoren bat ematen bada, eta horren ondorioz, bezeroari ezin bazaizkio entitatearen esku utzitako balioak edo eskudirua itzuli, FOGAINek bezero horiei estaldura eskaini eta 100.000 eurorainoko kalte-ordaina emango die.

Jokaerari buruzko Barne Araudia

GIIC Fineco SGIIC SA entitateak INVECOren jokaerari buruzko barne araudiari jarraitzen dio. Barne araudi hori jarraiki, arduraz eta gardentasunez jarduten du, garatzen dituen jarduerak bezeroen onerako izango direla bermatzeko. Horrela, bezeroen interesak entitatearenak balira bezala zaindu nahi du, eta balore-merkatuetako jokabide-arauak errespetatu ere, baldin eta arau horiek bere jardueretan ezartzekoak badira. INVERCO bere aldetik, Inbertsio Kolektiboko Erakundeen eta Pentsio-fondoen Elkartea da, eta bazkide ugari dauzka: Espainiako Inbertsio Kolektiboko Erakunde gehienak (Inbertsioko Fondo eta Sozietateak); espainiar Pentsio-fondo gehienak, eta azkenik, atzerrian jarduten duten Inbertsio Kolektiboko hainbat Erakunde ere, hain zuzen ere euren produktuak Espainian merkaturatu ahal izateko CNMVn erregistraturik daudenak.