Segurtasuna eta Pribatutasuna

Segurtasunerako eta Datuen Babeserako Politika

Fineco Taldeak jakinarazten dizu, Datu Pertsonalak Babesteko bere politika bat datorrela Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999ko Lege Organikoan jasotako xedapenekin.

Fineco Taldeak informatzen dizu halaber, Webgunean eskaintzen diren zerbitzuetako bat erabili nahi izanez gero, Erabiltzaileak zenbait datu pertsonal eman beharko dituela. Fineco Taldean, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotakoari jarraiki, datu horien isilekotasuna errespetatzeko konpromisoa hartzen dugu. Era berean, komunikazio komertzialen bidalketari dagokionean, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean jasotakoak errespetatzen ditugu.

Ohar honen bidez Erabiltzaileari jakinarazten zaio, Fineco Taldeak bere datu pertsonalak erabili eta fitxategietan sartu egingo dituela, eta datuon gaineko titulartasuna eta erantzukizuna bere gain hartzen dituela. Beraz, erabiltzaileak horretarako baimena ematen du aurrerantzean. Halaber, Erabiltzaileari jakinarazten zaio berak emandako eta Fineco Taldearen erantzukizunpeko fitxategietan jasotako datuen xedea ondokoa izango dela: Fineco Taldearekin kontratu bidez ezarritako harremana mantentzea, Erabiltzaileak eskatzen dituen zerbitzuak kudeatu, administratu, eman, handitu eta hobetzea, zerbitzu horiek Erabiltzailearen gustu eta lehentasunetara egokitzea, Erabiltzaileak egiten duen zerbitzuen erabilpena aztertzea, edo horiekin loturiko zerbitzu berriak diseinatzea. Era berean, erabiltzaileak baimena ematen du, zerbitzuen eguneraketak bidaltzeko batetik, eta bestetik, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 21. artikuluari jarraiki, Fineco Taldearen produktu eta zerbitzuei buruzko informazio tekniko, operatibo eta komertziala bidaltzeko, hala kanal tradizionalen bidez nola posta elektronikoz.

Fineco Taldeak jakinarazten dizu, erabiltzen dituen hainbat informatika-mekanismok -Erabiltzailea zertan identifikatu ez badute ere-, nabigazioari, arlo teknikoei, eta web-orrien zein edukien erabilpenari buruzko hainbat datu eskuratzen dituztela. Datu horiei esker, erabilpenari eta funtzionamenduari buruzko estatistikak eskuratu, gorabeherak konpondu edota zerbitzu eta produktu berriak proposatu eta garatu egin dezakegu. Hala ere, informazio horretarako sarbidea eragotzi nahi izatekotan, erabiltzaileak edozein unetan bere nabigatzailea konfiguratu ahal izango du.

Fineco Taldeak jakinarazten dizu, baliabide tekniko eta giza-baliabide egokienak jarriko dituela zure eskura, Erabiltzaileak Datuen Babesari buruzko klausula hori edo beste edozein informazio garrantzitsu bat ere baliatu ahal ditzan. Kontrakoa adierazten den kasuetan salbu, badago datu pertsonalei buruzko galderei ez erantzuterik, eta kontra-prestazio ezak ez du zertan zerbitzuen kalitatearen edo kantitatearen murrizketa ekarri.

Fineco Taldeak jakinarazten dizu, legearen arabera eskatzen diren datu pertsonalen babeserako segurtasun mailak ezarri dituela, eta era berean, eskura dituen baliabide eta neurri teknikoak instalatu dituela, Fineco Taldeari jakinarazitako datu pertsonalen galera, erabilpen desegokia, eraldaketa, sarbide ez baimendua edota lapurreta saihesteko. Hala ere, Erabiltzaileari jakinarazi nahi diogu, Internetako segurtasun-neurriek ez dutela segurtasuna erabat bermatzen.

Halaber, izaera pertsonaleko datuei dagokienez, haietara sartzeko, zuzenketak egiteko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubide guztiak baliatu ahal izango dituzula jakinarazten dizugu. Horretarako, Ibañez de Bilbao 9 – 48009 Bilbao helbidera posta elektroniko bat bidaltzea baino ez duzu. Halaber, kanal bera erabilita, eta 34/2002 Legean jasotakoari jarraiki, merkataritza-jakinarazpenak jasotzeko baimena baliogabetu ahal izango duzu.